anterior

KALEKAren 33. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik siguiente

hora 30.09.2022
cerrar

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak 2023ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea irekiko du.

KALEKAren 33. edizioan proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da abenduaren 6ra arte. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia bere edizio berria prestatzen ari da eta. Edizio berri honetan parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek aukera izango dute haien proposamenak aurkezteko 2022eko irailaren 30etik abenduak 6ra bitartean.

Gogoratu beharra dago, azken urteetan parte hartzea gero eta handiagoa izan dela, urtero 400 proposamenetik gora jasoz. Azken urteetan gertatu den antzera, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sekzio Ofiziala eta Scratch.

KALEKAren Sekzio ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat bideratuta dago.

Bestalde, KALEKA Scratch-ek garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du.

Hori horrela, 2022eko abenduaren 6ra bitartean aurkeztu ahalko dira proposamenak bi deialdietan, horretarako www.kaleka.eus atarian aurkitu ahalko den formularioa betez. Aurkeztu zure lana, eman izena eta parte hartu KALEKAren 33. edizioan!