KALEKA SCRATCH 2024 DEIALDI IREKIA

cerrar

KALEKA. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiko 34. edizioaren KALEKA Scratch sekzioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea irekia dago 2023eko urriaren 20tik abenduaren 10era bitartean.

Jaialdiaren 34. edizioa 2024ko uztailean ospatuko da.

Zer da KALEKA Scratch?

KALEKA Scratch publikoarekiko, ikus-entzulearekiko edo parte-hartzaileekiko elkar-trukerako marko baten barruan sorkuntza garaikideko sektorearen ideiak eta lanak garatzeko plataforma eskuragarri bat bezala azaltzen da.

Harrera-estetiketatik, publikoa prozesu sortzaileetan elementu pasiboa izatetik prozesu horren elementu aktiboa izatera pasa da. KALEKAk publikoaren hartzaile-aktiboaren paperetik haratago joan nahi du, eta horretarako sortzaileak eta hartzaileak elkar truke erlazio-egoera batean ipintzen ditu. Sorkuntza erlazio-egoera honek bi subjektibitate, modu horizontalean, jartzen ditu: egilearen subjektibitatea eta hartzailearen subjektibitatea.

Horregatik, KALEKA Scratchek, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta berrelikadura honetan parte hartzeko audientziak gonbidatzen ditu.

KALEKA Scratch deialdian garapen-prozesuan dauden edozein disziplinako proposamenak izan daitezke hautatuak. Jaialdiaren izaera kontutan hartuta, lehentasuna izango dute “kale-arte” mailatik gertu dauden proposamenak edo KALEKAren jokaera-markoaren barruan parte-hartu daitezkeenak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak.

Hautatutako lanak jaialdiaren egunetan zehar programatuko dira. Aurreko ediziotan, sorkuntza eremu eta formatu ezberdinetako lanak aukeratu ziren: audio-walk, zirkua, performace, joku-ibiltariak, dantza eta mikro-antzerkia.

KALEKA Scratch sekzioa programa garapenean dauden lanentzat laguntza plataforma bat bezala ulertzen da. Soilik 200 euroko  ordainsaria eskaintzen du.

KALEKA Scratchek aukeratutako lanei eskaintzen die:

  • lanak aurkezteko espazioa
  • kamerinoa
  • oinarrizko betebehar teknikoak (behar izanez gero)
  • muntaian, ekintzan edo desmuntaian laguntza
  • lanen dokumentazioa (argazkiak eta bideoak)
  • KALEKAko plataformetan lanen hedatzea
  • 200 euroko ordainsaria
  • ostatu-gau bat (behar izanez gero)

Hautaketa irizpideak

Lekeitioko jaialdia sorkuntza garaikideko adierazpen eta disziplina anitzetako gertaera bezala azaltzen da. Beraz, hautaketa-irizpideak hauek bezalako alderdietan biltzen dira:

  1. KALEKAk proposatutako zentzu-markora egokitzeko gradua.
  2. Proposamenak eta bere garapena Lekeitioko testuinguru sozial eta geografikora egokitzeko gradua.
  3. KALEKA disziplina eta formatu espezifikoetara ez denez mugatzen, proposamenak honako lehentasunetara lotuta izango dira:
    1. Proposamenak publiko anitz eta belaunaldiartekoetara zuzenduak egotea.
    2. Proposamenaren izaera esperimentala.
    3. Kode garaikidean publikoen parte-hartze eta interakzioaren ekarpena.
    4. Ingurunearen baliabide material eta materiagabeen ustiapena.
    5. Proposamena publikoan aurkezteko jailadiak hornitutako espazioetara eta baldintza teknikoetara egokitze gradua.

Proposamenen bidalketa eta erabakia

KALEKA Scratch-ek online-formularioaren bidez soilik jasoko ditu parte-hartze proposamenak. Ez dira kontutan hartuko mail bidez edo beste edozein bideetatik bidalitako proposamenak.

Eskaeraren ondoren proposamenaren hartze agiri ohar bat bidaliko da.

Hautatze prozesua 2024ko urtarrilean burutuko da.

Eskaeraren emaitza proposamen bakoitzari mail bidez jakinaraziko zaio.

*Proposamena aukeratua izanez gero, deialdian bidalitako irudiak jaialdiak erabili ditzake proposamenaren edota jaialdiaren difusio eta promoziorako.