DEIALDI IREKIA KALEKA 2024 SEKZIO OFIZIALA

cerrar

KALEKA. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiko 34. edizioaren sekzio Ofizialean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik dago 2023eko urriaren 20tik abenduaren 10era arte.

Jaialdiaren 34. edizioa 2024ko uztailean ospatuko da.

Testuingurua

KALEKAren deialdia espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat irekia dago.

KALEKAko deialdian hautatuak izan daitezke, “kale-arte” mailan jasota dauden edozein disziplinako lanak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak.

Proposamen guztiek zuzenduta dagoen publikoarentzako adierazi beharko dute: publiko guztiak, haurrentzako, familientzako edo helduentzako.

Hautaketa irizpideak

Lekeitioko jaialdia sorrera garaikideko gertaera bezala azaltzen da adierazpen eta disziplina anitzetan. Beraz, hautaketa irizpideak honako alderdietan arreta jartzen dute:

  1. KALEKAk proposatutako eremuarekin egokitzapen maila.
  2. Lekeitoko testuinguru sozial eta geografikorekin proposamenen garapenen egokitzapen maila.
  3. KALEKA inongo diziplina eta formatura ez dagoenez mugatuta, proposamenak honako lehentasunei lotuta egongo dira:
    1. Proposamenak publiko ezberdin eta belaunaldiarteko publikoei zuzenduak egotea
    2. Proposamenaren izaera berria
    3. Interakzio eta parte-hartze modu berriak
    4. Inguruneko baliabide material edo inmaterialen ustiapena

Proposamenen bidalketa eta erabakia

KALEKAk online-formularioaren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak. Online-formularioaren bidez bidaltzen ez den proposamenik ez da jasoko, ez mail, ez beste edozein bidez bidalitakorik.

Eskaeraren ondoren jasotze baieztapen bat bidaliko da.

Balorazio eta hautaketa prozesua 2024ko urtarrilean egingo da.

Proposamen eskaera bakoitzari emaitza mail bidez jakinaraziko zaio.

* Proposamena aukeratua izanez gero, deialdian bidalitako irudiak jaialdiak erabili ditzake proposamenaren edota jaialdiaren difusio eta promoziorako.