BOLONDRES BILA GABILTZA siguiente

hora 13.05.2022
cerrar

KALEKAk ekoizpen talde bat sortu nahi du uztailaren 8tik 10era ospatuko den 32. Nazioarteko Kale Arteen Jailadian sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko.

Bolondres programa honetan parte hartzea, jendea ezagutzeko, gaur eguneko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala jasotzeko aukera paregabea da.

Egin beharreko lanak hauek izango dira:

· Gonbidatutako konpainiei laguntza ematea
· Espazioen prestaketa
· Parte hartzaile / publikoen gestioa
· Montaketan laguntasuna eman eta materialen zaintza
· Ekintzetan laguntasuna ematea
· Jaialdiari buruzko informazioa ematea

18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsua baldin bazara, etor zaitez uztailaren 8tik 10era Lea Artibai mailan antolatzen den proiektu kultural garrantzitsuenetarikoan parte hartzera.

Izen emateko epea maiatzaren 13tik ekainaren 3ra zabalik egongo da, eman izena hemen!